musika lokala

Gaztetxeko musika lokala, talde ezberdinek aste osoan zehar entsaiatu ahal izateko erabilgarri dago. Bete beharreko baldintza bakarra, taldeko kide bat herrikoa izatea da.

Noizean behin musika lokaleko bilerak egiten dira musika talde guztiekin egutegiak eta arauak adosteko. Blogean argitaratuko dira egun eta orduak.

Egun, ekainera arte, talde bakarrak entsaiatzen du bertan:

· KILAUEA

Musika lokala erabiltzea nahi izanez gero, jarri gurekin kontaktuan atxondokoga@gmail.com helbidera idatzita edo asanbladara bertaratuta.